Merkataritza-Joeren Misioa Euskadin: Euskadi, enpresa espirituaren forja

Datorren abenduaren 14an, 14: 00etatik 16: 00etara, Euskal Herrian oinarritutako misio birtual bat egingo da. Misio honen helburua da euskal merkataritzari erakustea eta sentsibilizatzea euskal merkatuan erreferenteak diren jardunbide egokien eta esperientzien inguruan, merkataritza-joera berritzaileak edo negozio-eredu berriak ezagutu eta ikasteko.

(gehiago…)

KONTSUMOBIDE: ERREKLAMAZIO ORRIAK

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, urtero hainbat ikuskapen-kanpaina jartzen ditu abian, saltokiek, enpresek edo ostalariek kontsumitzaileen eskubideak zenbateraino betetzen dituzten egiaztatzeko. Ikuskapen-kanpaina horien barruan sartzen da bezeroen eskura erreklamazio-orriak daudela egiaztatzea, bai eta horiek daudela iragartzen duen nahitaezko kartela ere.  Kontsumobidek jakinarazi digu betebehar zehatz horren (erreklamazio-orriak eta iragarki-kartela) ez-betetze maila oso handia izaten ari dela.

(gehiago…)