Martxoaren 8ko BOEn argitaratu da, Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren 2023ko otsailaren 23ko Ebazpenaren laburpena, 2023ko Barne Merkataritzako Espainiako Sarien deialdia egiten duena.
Sariak hiru modalitatetan ematen dira:
Hiru dira hautagai-zerrendak: udalak, merkataritza-gune irekiak eta saltoki txikiak. Merkataritza Txikiarentzako Sari Nazionala eta Merkataritza Gune Irekientzako Sari Nazionala 25.000 euroz hornituta daude. Udalen Sari Nazionala ohorezkoa da, eta bi azpikategoriatan eman ahal izango da: 25.000 biztanletik beherako udalerrietako udalak eta 25.000 biztanletik gorako herrietako udalak. Akzesitak eta aipamenak eman ahal izango dira modalitate bakoitzean, eta ohorezko izaera izango dute.
Hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 9an hasi eta maiatzaren 9an amaituko da.
Informazio zehatza aurkitu ahal izango duzu eta hautagaitzak aurkezteko formulariora sartu ahal izango zara hemen.