Lehiakortasuna eta modernizazioa babestea eta bultzatzea, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta iraunkorraren bidez

 

Horretarako, proiektu teknologiko, berritzaile eta jasangarrien garapena finantzatuko da. Proiektu horiek, mikroenpresek, merkataritzako enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo beren elkarteen bidez, merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, eta kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokituko direla bermatuko dute, enpresak lehiakorrago eta erresilienteago eginez.

Erakunde onuradunak:

MikroETEak eta ETEak, negozioaren jarduera nagusia 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueretako bat dutenak.

Gutxieneko inbertsioa: 1.500 €

Eman beharreko laguntzen mugak:

1. – Dirulaguntza osoaren gehieneko zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen % 100era artekoa izan daiteke.
2. – Erakunde eskatzaileak emandako dirulaguntzak ezin izango du 50.000 euro gainditu.
3. – Finantzaketaren zenbatekoak ezin izango du proiektuaren kostua gainditu.

Eskaera egiteko epea: 2023/01/19

INFORMAZIO GEHIAGO:

663885257 zenbakira deituz (Edorta).