EHUNGINTZA ETA ZAPATAGINTZA SEKTOREENTZAKO DIRU-LAGUNTZA

Euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntzak:

Laguntzak ematea euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari, beren konturako langileei edo autonomoei, ondasun-erkidegoei, sozietate zibilei, mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenean euskarri ekonomikoa emateko, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduera ahalik eta lasterren berriz abiaraztea ahalbidetzeko.

Informazio zehatz guztia hemen aurkitu ahal izango duzu.

 

(Seguir leyendo..)

BIZKAIA BONO DENDA

Bonuek ezaugarri hauek dituzte:

– Kontsumitzaileek 30 euroko erosketa-balioa duten bonoak erosi ahal izango dituzte, 15 euro bakarrik ordainduta.
– Bonuak www.bizkaiabonodenda.eus plataforman eta Kutxabankeko salmenta eta sarrera bilketa terminaletan erosi ahal izango dira.
– Bonuak erosketa egiten den unean trukatuko dira kanpainari atxikitako saltokietan, 2021eko maiatzaren 31ra arte.
– 100.000 “Bizkaia Bono Denda” horiek Bizkaiko eskualdeetako saltoki atxikietan trukatu ahal izango dira, eta establezimendu bakoitzak 200 bonu trukatu ahal izango ditu.Los BONOS tienen las siguientes características:

 

(Seguir leyendo..)

2020 ORTUELLA MERKATARITZA BONOA

Ortuellak 2020 Merkataritza Bonua jarri du martxan. Azaroaren 2tik 31ra, Ortuellako erosketek deskontua izango dute.

Hala nahi duten kontsumitzaileek kanpainarekin bat egin duten dendetako batera hurbildu eta Merkataritza Bonua eskatu ahal izango dute. Aurten, eta COVID-19k eragindako konplikazioengatik, berrikuntza ugari daude, eta, beraz, oinarriak arretaz irakurtzea gomendatzen dugu.

 

Tele 7-n agertutako berria (Seguir leyendo..)

MERKATARITZA-BERRIKUNTZAKO DIAGNOSTIKOAK

64., 65. edo 66. epigrafea duen txikizkako saltoki baten jabe orok (farmaziak izan ezik), Bizkaian kokatutako establezimendu fisiko bat badu, % 100eko diru-laguntza jaso dezake diagnostiko horretan.

Programa honek merkataritzaren lehiakortasuna hobetzen du diagnostiko pertsonalizatuaren bidez, negozioan irtenbide berritzaileak bultzatzeko.

Informazio gehiago esteka honetan. (Jarraitu irakurtzen..)

Ortuellako dendek web atari bat izango dute

Ortuellako “Ortuella Gurea” Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Ortuellako Udalaren eta Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikoaren laguntzarekin, web atari bat jarriko du abian. Bertan, herriko denden datu guztiak egongo dira eskuragarri, eta, berezitasun gisa, 360º-ko bisitak egin ahal izango dira denda bakoitzera, bertako produktu eta zerbitzuetara zuzenean sartuz.

Web gune honek azaroaren erdialderako operatibo egon nahi du, eta bertan agertu nahi duen edozein saltokiri irekita egongo da, sartzeko baldintzak betetzen baditu.

Tele 7-n agertutako albistea (Jarraitu irakurtzen..)