Euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntzak:
Laguntzak ematea euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari, beren konturako langileei edo autonomoei, ondasun-erkidegoei, sozietate zibilei, mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenean euskarri ekonomikoa emateko, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduera ahalik eta lasterren berriz abiaraztea ahalbidetzeko.
Informazio zehatz guztia hemen aurkitu ahal izango duzu.
Pertsona eta erakunde onuradunak
Norberaren konturako langileak edo autonomoak
Ondasun-erkidegoak
Sozietate zibilak
Mikroenpresak eta enpresa txikiak
Eta betiere txikizkako merkataritzan aritzen diren establezimenduak badira, ibilgailu motordunen eta motozikleten kasuan izan ezik, horien jarduera talde hauen barruan sartzen bada:
EJSN 47.71 taldea: jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan.
EJSN 47.72 taldea: oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan.
Laguntzaren zenbatekoa
Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa merkataritza-establezimenduan 2021eko otsailaren 15ean alta emandako langileen kopuruaren arabera ezartzen da, taula honen arabera:
1-9 langile dituzten establezimenduak: 4.000 euro.
10 langile edo gehiagoko establezimenduak: 4.500 euro.
Kasu guztietan, langile guztien zenbaketan langile autonomoak eta soldatapekoak sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala, jardunean dagoena, aldi baterako ezintasun-egoeran dagoena, lan-harremana etenda duena edo jarduera uzten duena.
Aurkezteko epea
2021eko martxoaren 9an, 9: 00etan, 2021eko martxoaren 30era arte.
Eskaera
Eskabidean, eskatzaileari buruzko datuez gain, per sonaren edo erakunde eskatzailearen 2021eko otsailaren 15eko plantilla osoari buruzko datuak zehaztu beharko dira, informazio hori honela banakatuta: gizon eta emakume kopurua eta langile bakoitzaren ombre eta abizenak, NANa eta Gizarte Segurantzaren zenbakia.
Dokumentazioa
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
“Kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzari buruzko txostena” eta, langile autonomoaren kasuan, “Lan-bizitzari buruzko txostena”.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa, beharrezkoa izanez gero.
Banku-titulartasunaren ziurtagiria, beharrezkoa bada.
Ebazpena
Merkataritza Zuzendaritzak hurrenez hurren ebatziko ditu eskabideak, eskabidea osorik formalizatzeko unea kontuan hartuta.
Erakunde onuradunen betebeharrak
Jardueran alta emanda egotea, eta 3.3 artikuluan adierazitako kolektibo onuradunetako baten barruan egotea, gutxienez lau hilabetez jarraian, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jardueran gutxienez lau hilabete jarraian aritzea, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Agindu arautzailea