Aurten ere, CÁMARABILBAOk Retail Digital Sariak antolatzen ditu, kategoria desberdinetakoak, establezimenduak beren negozioetarako gaitasun digitalen garapenean aurrera egitera animatzeko.
HELBURUA
Helburua ikusgarritasuna ematea da eta aitortza egitea helburu hauek dituzten enpresa ekimenei: onlineko irudi komertziala hobetzea, negozio eredua aldatzea eta bezeroarengandik hurbilago egotea.
IZEN EMATEAK
Hautagaitzak Retail Digital Sarien webgunearen bidez jasoko dira, azaroaren 17tik abenduaren 17ra arte, eta lehiaketaren informazio guztia ere kontsulta daiteke bertan.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikora deituz: 663885257 (Edorta Pereiro Torrontegui).