Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, urtero hainbat ikuskapen-kanpaina jartzen ditu abian, saltokiek, enpresek edo ostalariek kontsumitzaileen eskubideak zenbateraino betetzen dituzten egiaztatzeko. Ikuskapen-kanpaina horien barruan sartzen da bezeroen eskura erreklamazio-orriak daudela egiaztatzea, bai eta horiek daudela iragartzen duen nahitaezko kartela ere.  Kontsumobidek jakinarazi digu betebehar zehatz horren (erreklamazio-orriak eta iragarki-kartela) ez-betetze maila oso handia izaten ari dela.

Hori dela eta gogoratu nahi dugu bezeroen eskura erreklamazio-orriak daudela egiaztatzea, bai eta horiek daudela iragartzen duen nahitaezko kartela ere izatea beharrezkoa dela.

ERREKLAMAZIO ORRIAK: Enpresa eta saltokiek, erreklamazio-orrien inprimakiak eskuratzeko orduan, hauetako bide bat aukeratu dezakete:

Liburu bakoitzean, 40 inprimaki daude.

CARTEL ANUNCIADOR: Enpresek edo merkataritza-establezimenduek Word formatuan deskargatu dezakete kartela ESTEKA HONETAN.

Era berean, Kontsumobideren web-orrirako esteka batzuk erantsi dira, enpresaren eta kontsumitzailearen arteko harremanak arautzen dituen araudia jasotzen dutenak, bai eta sektoreari lagun diezaioketen kontsumoko gida eta eskuliburuei buruzko dokumentazio zabala biltzen duen esteka bat ere:

https://www.kontsumobide.euskadi.eus/obligaciones-de-las-empresas/y10-kbempres/es /? Menu = 0

https://www.kontsumobide.euskadi.eus/gidak-y-manuales-en-consumo/y10-kb2contm/es/#tab_item5231

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikora deituz: 663885257 (Edorta Pereiro Torrontegui)