Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluak Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda 2024 programaren edizio berria onartu du.

Urriaren 24an, goizeko 9:00etan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda 2024 kanpainari atxikitzeko epea irekiko dela enpresentzat.

Zein establezimenduk parte har dezakete?

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako merkataritzako establezimenduak eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetakoak, pertsona autonomoak, mikroenpresak edo enpresa txikiak badira, eta aginduan jasotako EJZetako batean alta emanda badaude. Kontsultatu hemen.

Nola parte hartu?

Parte hartu nahi baduzu, joan www.euskadibonodenda.eus orrira, klikatu “Bizkaia”n eta, ondoren, “Alta establecimientos”n, bete formularioa eta erantsi honako dokumentazio hau:

• Identifikazio fiskaleko zenbakia (NANa autonomoen kasuan eta IFKa sozietateen kasuan).
• Establezimenduaren argazkia, horizontalean.
• Banku-kontuaren ziurtagiria.
• Jarduera Ekonomikoen ziurtagiria.

Zein da izena emateko epea?

Epea urriaren 24an irekiko da, goizeko 9:00etan, eta 2024ko urriaren 30ean itxiko da, 23:50ean.

Izen-ematearen egiaztagiria jasoko dut?

Erregistratzen zarenean, alta berresteko mezu bat jasoko duzu, eta mezu horrek zure atxikimendu-eskaera behar bezala erregistratu dela baino ez du esan nahi.

Zer gertatzen da dokumenturen bat gaizki badaukat?

Azaroaren 12a baino lehen, dokumenturen bat zuzendu behar baduzu, beste mezu bat jasoko duzu. Bertan, zer zuzendu behar duzun eta nola zuzendu behar duzun adieraziko dizugu.

Noiz jasoko dut baieztapena, Euskadi Bono Denda 2024an parte hartzen badut?

Balidazio-mezu bat jasoko duzu, sarbide-gako berriekin, trukerako zuzeneko esteka eta jarraibide orokorrak azaroaren 13a baino lehen.

Noiz hasten dira bezeroak bonuak trukatzen?

2024ko azaroaren 15etik abenduaren 5era, Euskadin bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek trukatu ahal izango dituzte bonuak, gehienez 3 bonu pertsona bakoitzeko. Gutxieneko erosketako 30 euro bakoitzeko 10 euroko deskontu-bonua.

 

Zalantza gehiago izanez gero, jar zaitez Merkataritza Ganberarekin harremanetan: soporte@bonoconsumo.es eta comercio@camarabilbao.com, edo 946 856 310 / 944 706 500