Tokiko merkataritzaren aldaketaren parte izan nahi duzu? Abenduaren 11n zain izango gaituzu Ekin Retail-en, hurbileko merkataritzaren eta retail-aren mundua eraldatzen ari diren benetako esperientziak, joerak eta kasu arrakastatsuak ezagutzeko.

 

Bilbon egingo den jardunaldia paregabea izango da, non ekintzaileek, tokiko saltzaileek eta erreferentziazko profesionalek ideia inspiratzaileak partekatuko dituzten berrikuntzaren, hurbiltasunaren eta negozio-eredu tradizionalen zein disruptiboen inguruan.

Goi-mailako hizlariak izango ditugu: Miguel Zorraquinok XXI. mendeko merkataritzaren joerei buruzko hitzaldia emango du; María Morak, Manducatecaren sortzaileetako batek, tokiko erreferente gisa egin duen ibilbidea partekatuko du; Charamel-eko Nagore Ramosek, hiriaren bihotzetik hazteko moduari buruz hitz egingo du; Celestino Martínezek (Actualiza Retail) digitaletik fisikorako trantsizioa nola egin azalduko digu, eta Jesús Caok (Flow) master class bat eskainiko du lokalaren diseinuak bezeroaren esperientzian duen eraginari buruz.

Ekin Retail hitzordu ezin hobea da ikasteko, networkinga egiteko, adituekin konektatzeko eta zure negozioan edo proiektu ekintzailean ideia berriak aplikatzeko.

👉 Izen-ematea hemen  (Doako lekuak bete arte.)

 

👉INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN