Saltokiaren kudeaketan hobekuntzak sartzeko akonpainamendu eta aplikazio errealeko programa, Merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko.

 

NORI ZUZENDUA:

EAEko 250 langile arteko saltokientzat

ZER LORTZEN DA PROGRAMAREKIN

– Saltokia bezero, produktu, merkatu, lehiakide, joera eta abarrekiko nola dagoen jakitea.

– Kudeaketa-tresnak ezartzea: egiteko moduak, tresnak, formatuak, jardunbide egokiak

– Negozioaren kudeaketari eta erabakiak hartzeari aurre egiteko ezagutza eta gaitasun handiagoa lortzea.

EDUKIAK

Taldera egokitutako edukiak, besteak beste: planifikazioa, kudeaketa ekonomikoa, erosketak, bezeroak, salmentak, marketina…

PROGRAMAREN EGITURA

-Taldeko online saioak, ikaskuntza praktikorako eta taldearen artean praktika onak trukatzeko

-Banakako laguntza bisitak merkataritzan  bertan

-Adituen laguntza jarraitua

IZENA EMATEKO EPEA

Martxoaren 22ra arte

Izen emateakemateko deitu 663885257 (Edorta) telefono zenbakira.