Zure negozioaren digitalizazio-maila edozein dela ere, Bilboko Merkataritza Ganberak Eraldaketa Digitala garatzeko irtenbide berriak ezartzen laguntzen dizu, bai eta lehendik dituzunak hobetzen ere.
ZER DA EUS-COMMERCE?
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Kontsumo eta Merkataritza Sailak diruz lagundutako % 100eko zerbitzua da, eta zure digitalizazio-maila edozein dela ere, zure online presentzia garatzeko irtenbide berriak ezartzen laguntzen dizugu:
- Lehen urratsak: Google My Bussines, Instagram, Facebook, web katalogoa, etab.
- Saldu zure e-commerce erabiliz: zure webgunean online salmenta ezartzea, Google Shopping, marketplaces, Bizumekin ordaintzea, etab.
- Saldu sare sozialen bidez: integratu zure e-commerce Facebook edo Instagramekin, kaptazio-kanpainak, sareen dinamizazioa, etab.
- Eman pauso bat gehiago: zure webgunea ikuskatu, PrestaShopeko prestakuntza, WordPress, produktuak kargatu, zure online denda eguneratu, posizionamendua, etab.
- Dinamizazioa eta monitorizazioa: Canva diseinua, argazkien edizioa, bideoen edizioa eta sorkuntza, data studio, ect.
- Jarri harremanetan zure bezeroarekin: MailChimp, Cónabamail, WhatsApp Business, Chat online, online inkestak, etab.
- Integrazioa: online hitzorduak erreserbatzea, STa, klik & collect.
- Adimen artifiziala: IArekin testuak, bideoak edo irudiak sortzea.
NOLA PARTE HARTU?
- Klikatu hemen eta bete formularioa
- Zurekin harremanetan jartzen gara zu hobeto ezagutzeko eta zure negoziorako ahalik eta irtenbiderik onena eskaintzeko.
NORK HAR DEZAKE PARTE? Bizkaiko hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduen eta zerbitzuen jabeak eta langileak, EJZren 64., 65., 66., 691.1., 691.9., 971., 972., 973.1., 973.3 eta 975. epigrafeetan alta emanda daudenak.
NORK EZIN DU PARTE HARTU? Kalean bertan saltzeko/arreta emateko punturik ez dutenak eta EJZren 646 (estankoak), 652.1 (farmaziak), 647.4, 647.5, 655, 661, 663, 664 eta 665 epigrafeetan alta emanda daudenak.
ESKAERA EGITEKO EPEA: ZABALIK. Eskaerak sarrera-ordenaren arabera onartzen dira eta plazak mugatuak dira.