Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2023rako Euskadi Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sariak emateko deialdiaren oinarriak arautzen dituen agindua argitaratu du.
Merkataritza-sektoreari zuzendutako sariak bost izango dira, eta bakoitzak kategoria edo jardun-eremu hauetako bat izango du:
-Ibilbide profesionalari eskainitako Merkataritzaren Euskadi Saria, zeinaren helburua baita EAEko merkataritza-sektoreko langileen ibilbide profesionalari aitortza egitea.
-EAEko merkataritza-enpresei eskainitako Euskadi Saria, zeinaren helburua baita enpresek merkataritza garatu, modernizatu eta berritzeko egindako lana saritzea, lanpostuak sortu eta mantentzeko egindako lana ere kontuan hartuta. Modalitate horren barruan bi kategoria bereiz ditzakegu:
- EAEn 10 langile arte dituzten merkataritza-enpresei zuzendutako EAE sariak.
- EAEn 10 langile baino gehiago dituzten merkataritza-enpresei zuzendutako Euskadi sariak.
-Ekintzailetzaren Euskadi Saria, zeinaren helburua baita eragin, originaltasun, ekimen, ahalegin eta abarrengatik bereizi diren eta merkataritzaren sektorean ikusgaitasuna eta aitorpen berezia izan duten ekintzaileak saritzea.
– Merkataritza-eremuen dinamizazioari eskainitako Euskadi Saria, zeinaren helburua baita pertsonek, enpresaburuek, elkarteek, udalek edo merkataritza suspertzeko eta garatzeko erakundeek sustatutako ekintzak eta proiektuak aitortzea, baita tokiko hiri-ekonomia dinamizatzen egindako lana nabarmentzea ere. Saria emateko orduan, kontuan izango da hautagaien lanak, objektiboki kuantifikatuta, eragin positiboa izatea aitortzaren xede diren jarduketen eragin-eremuko merkataritzan
ARAUDIA:
Laguntza hauek arautzen dituen agindua eskura dezakezu hemen.
ESKABIDEEN AURKEZPENA:
https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/2024/ems/web01-tramite/eu/
INFORMAZIO GEHIAGO:
663885257 telefonora deituz (Edorta).