Ortuellako Udalak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen deialdia egin du, enpresek eta saltokiek udalerriko langabeak kontrata ditzaten errazteko.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Diruz lagundu ahal izango dira 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako kontratazioak, eta honako ezaugarri hauek betetzen badituzte:
- Kontratuen gutxieneko iraupena sei (6) hilabetekoa izango da, lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa, gutxienez lanaldiaren ehuneko 50ekoa.
- Ez da diru-laguntza bat baino gehiago emango pertsona bera kontratatzeagatik.
DIRU-LAGUNTZA
Gehieneko laguntza:
- 3.000 €, sei hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko aldi baterako kontratu bakoitzeko.
- 4.500 € lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko laguntza.
- Lanaldi partzialeko kontratazioen kasuan, diru-laguntza lanaldiaren eta/edo lan egindako denboraren proportzionala izango da.
+ % 10 gehiago honako kasu hauetan:
- DSBE hartzaile titularrak.
- 35 urtetik beherako pertsonak.
- Iraupen luzeko langabeak.
- 55 urtetik gorako pertsonak.
+ % 10 gehiago emakumeak kontratatzen direnean.
+ % 10 gehiago enpresa kontratatzaileak Ortuellan egoitza soziala, fiskala edo lantokia duenean.
+ % 10 gehiago enpresa kontratatzaileak Ortuellan egoitza soziala, fiskala edo lantokia duenean.
KONTRATATUKO DIREN PERTSONEN BETEKIZUNAK
- Ortuellako udalerrian erroldatuta egotea kontratazioaren egunean, eta erroldatze hori, gutxienez, laguntza eman arte mantendu beharko da.
- Langabezian egotea eta kontratazioaren aurreko egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
EPEA
Eskaerak aurkezteko azken eguna 2021ko azaroaren 31a izango da.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Oinarriak eta eranskinak hemen.
Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikora deituz: 663885257 (Edorta Pereiro Torrontegui).