Bizkaiko Foru Aldundiak “Muy Pro” kanpaina jarri du abian, tokiko merkataritzaren profesionaltasuna, proaktibitatea eta hurbiltasuna balioan jartzen dituen ekimena. Kanpaina honek gure saltokiek egokitzeko, berritzeko eta digitalizatzeko duten gaitasuna nabarmentzen du.
Datozen asteetan zehar, kanpaina hau hainbat hedabidetan ikusiko dugu, tokiko merkataritza babestea eredu profesional, berritzaile eta jasangarri baten aldeko apustua egitea dela gogoraraziz. Ezagutu Bizkaiko merkataritzak zuri eskaintzeko duen guztia!