Iazko arrakasta handiaren ondoren, Baturik Trapagaran, herriko ikastetxeekin elkarlanean, gure herriko merkataritzari buruzko bigarren marrazki-lehiaketa antolatzen du.

La Escontrilla, Franciscanas de Montpellier Ikastetxea, Itxaropena Ikastola, La Arboleda Eskola eta San Gabriel Eskolako Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 5. mailara bitarteko 500 ikasle baino gehiago daude deituta.
Helburua gure bizilagun txikienek Trapagarango merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei eta profesionalei buruz duten ikuspuntua ezagutzea da, eta haien artean sektoreak herrian duen garrantzia ikusaraztea.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak eta Trapagarango Udalak babesten dute. Udalerriko ikastetxe guztien lankidetzaz gain.

Antolakuntzak, bere lanak egiteko, txantiloi batzuk banatu ditu ikastetxeetan. Txantiloi hori esteka honen bidez ere seskarga dezakezu:

https://drive.google.com/file/d/1QT_DbLDlGNeJhhhcH4Mlk5SO5GlGvA9A/view?usp=sharing  

 

 

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Meatzaldeko Behargintza (Edorta 663 88 52 57)