ZERTAN DATZA?
MEATZALDEKO BEHARGINTZAK MERKATARITZA-BULEGO TEKNIKOA du 2016ko urritik. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundutako zerbitzua da.
Bulego honek Meatzaldean dauden saltokiei aholkularitza eskaintzen die eta eskualdeko elkarteen egiturak sendotzen laguntzen du.


HELBURUA
Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikoaren helburu nagusiak hauek dira: merkataritza-sektorearen profesionaltasuna areagotzea eta Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella, Trapagaran eta Zierbena udalerrietako merkataritza-sektorearen ekonomia-jarduera hobetzeko beharrezko baldintzak sortzea.
ZERBITZUAK
Eskualdeko merkatarien profesionalizazioa eta lehiakortasuna handitzeko eta haiek berritzen eta dinamizatzen laguntzeko, Meatzaldeko MERKATARITZAKO BULEGO TEKNIKOAK zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Merkataritza jarduerarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko aholkularitza eta kontsulten ebazpena.
- Sektoreko laguntza eta diru-laguntzei buruzko aholkularitza.
- Sektorearen inguruko ordenantza edo legeriari buruzko informazioa.
- Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren beherapen eta likidazio baimenak eta laguntza eskaerak tramitatzea.
- Merkataritza sektorerako prestakuntza.
- Merkataritza dinamizatzeko jarduerak antolatzea.
- Diagnostikoa: merkataritza sektoreko datuak bildu eta aztertzea.
- Negozio txikien bideragarritasun planak prestatzea.
- Pertsona ekintzaileei merkataritza eta zerbitzu establezimendu berriak irekitzeko aholkularitza ematea.
- Meatzaldea-Meatzalde eremuko Merkataritza eta Zerbitzuen Gida eta E-gida eguneratzea.

INFORMA ZAITEZ WHATSAPP ETA POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ
Meatzaldeko Behargintzako Merkataritzako Bulego Teknikoaren informazio-buletinera harpidetu zaitezke (Laguntzak eta Diru-laguntzak, Prestakuntza, Araudia, etab.) ESTEKA HONETAN sakatuz. Formularioa bete ondoren, zure negozioarentzat garrantzitsua den informazioa jasoko duzu, eta WhatsApp eta Posta Elektronikoaren bidez informatuta egongo zara.
GURE
AZKEN
EKINTZAK