Trapagaranek “Gurea erabil dezakezu-Puedes utilizar el nuestro” establezimendu-sarea ireki du umeen artean mugikorraren erabilera murrizteko.
Establezimendu-sare honen irekierak helburu hauek ditu:
- Umeek mugikorra erabiltzeko duten beharrizana murriztea.
- gaztetxoek espazio publikoa berreskuratzea eta erabiltzea; kaleak eta auzoak ezagutu ditzatela eta seguru senti daitezela.
- Helduen erreferentzia gehiago edukitzea, gizarte sarea indartzeko.
- Komunitatearekin konpromiso argia duten denda eta saltoki sare baten parte izatea eta bultzatzea.
Kanpainari atxikitako saltokiak ekimenarekin konprometitzen dira pegatina bereizgarri bat jarriz lokalaren kanpoko aldetik ongi ikusteko toki batean. Horrez gain, lokalak telefono finkoa edo mugikorra eduki beharko du (ez litzateke egokia izango langileen telefono pribatua erabiltzea).
Ekimen honen sustatzaileak dira Trapagarango Udala, “Baturik” merkatari, ostalari, zerbitzu eta profesionalen elkartea, Merkasaretza-Meatzaldeko Behargintza eta herriko ikastetxe eta IGE guztiak, eta horiekin bat egin duten herriko beste denda, taberna, zerbitzu-enpresa eta saltoki batzuk.
ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUAK

