Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2025eko irailaren 3ko Agindua argitaratu du, 2025erako Euskadiko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sariak emateko deialdiaren oinarriak arautzen dituena.
Deialdia hiru sari-multzotan egituratuta dago:
1. Euskadi Turismo Sariak
Euskadi helmuga jasangarri, berritzaile eta kalitatezko gisa sendotzen laguntzen duten ekimen eta ibilbideei zuzenduta. Besteak beste, turismo-berrikuntza, helmuga arduratsua eta ibilbide profesionala kategoriak sartzen dira.
2. Merkataritzako Euskadi Sariak
Tokiko merkataritzaren modernizazioa, ekintzailetza eta hiri-eremuen dinamizazioa bultzatzen duten merkatarien, enpresen eta erakundeen lana aitortzen dute. Ibilbide profesionalaren, enpresa komertzialen (txikiak eta handiak), ekintzailetzaren eta dinamizazio komertzialaren sariak sartzen dira.
3. Kontsumoko Euskadi Sariak
Kontsumitzaileen eskubideen defentsa, kontsumo arduratsurako hezkuntza eta enpresa-jardunbide egokiak sustatzen dituzten erakunde, enpresa eta eragileen lana baloratzen dute.
Hautagaitzak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez. Sariek ohorezko izaera dute, eta, ondoren, sailak deituko du sariak emateko ekitaldia.
ARAUDIA:
Hemen eskura dezakezu laguntza horiek arautzen dituen agindua.
HAUTAGAIEN AURKEZPENA:
https://www.euskadi.eus/premio_concurso/2024/ems/web01-tramite/es/
INFORMAZIO GEHIAGO:
663885257 (Edorta) telefonora deituz.
