Eusko Jaurlaritzak EMET 2026 deialdia jarri du abian, besteak beste tabernei, jatetxeei eta kafetegiei merkatuaren erronka berrietara egokitzeko aukera emango dieten inbertsioak laguntzeko laguntza-lerro bat.

 

 

🚀Zer proiektu mota diruz laguntzen dira?

Sukaldeak egokitzeko obrak gauzatzearen kostuak, erabat edo partzialki irekitzeko, bezeroen aurrean.

Terrazak instalatzea, modernizatzea eta egokitzea.

– Elikagaiak eta edariak hozteko ganberak erostea, bai eta
tapak edo pintxoak hozteko eta kontserbatzeko gailuak.

– Mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna erraztuko duten oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak.

 

đź’° Dirulaguntzaren zenbatekoa?

Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza diruz lagundu daitekeen gastuaren % 30 izango da, 15.000 euro arte.

Atal honetan diruz lagundu daitekeen gutxieneko gastua 5.000 euro garbia da.

 

⚠️ Garrantzitsua

Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko apirilaren 16tik 2026ko maiatzaren 15era.

Sukaldean, terrazan edo irisgarritasunean hobekuntzak egin badituzu edo egiteko asmoa baduzu. Eska dezakezu EMET 2026 laguntza.

đź§©2025eko abenduaren 11tik 2026ko abenduaren 11ra arte egindako inbertsioak onartzen dira.

 

🚀Interesatzen zaizu?

Meatzaldeko Behargintzatik laguntzen dizugu:

âś” Zure enpresa sar daitekeen baloratu
âś” Eskaera kudeatzea

 

🖋️📋Izapidetzea eta eskaera esteka honetan sartuta:👉Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak – EMET 2026 – Eusko Jaurlaritza

 

📢 👉Informazio gehiagorako deitu 663885257 (Edorta) telefonora.