2020 ORTUELLA MERKATARITZA BONOA

Ortuellak 2020 Merkataritza Bonua jarri du martxan. Azaroaren 2tik 31ra, Ortuellako erosketek deskontua izango dute.

Hala nahi duten kontsumitzaileek kanpainarekin bat egin duten dendetako batera hurbildu eta Merkataritza Bonua eskatu ahal izango dute. Aurten, eta COVID-19k eragindako konplikazioengatik, berrikuntza ugari daude, eta, beraz, oinarriak arretaz irakurtzea gomendatzen dugu.

 

Tele 7-n agertutako berria (Seguir leyendo..)

Ortuellako dendek web atari bat izango dute

Ortuellako “Ortuella Gurea” Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Ortuellako Udalaren eta Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikoaren laguntzarekin, web atari bat jarriko du abian. Bertan, herriko denden datu guztiak egongo dira eskuragarri, eta, berezitasun gisa, 360º-ko bisitak egin ahal izango dira denda bakoitzera, bertako produktu eta zerbitzuetara zuzenean sartuz.

Web gune honek azaroaren erdialderako operatibo egon nahi du, eta bertan agertu nahi duen edozein saltokiri irekita egongo da, sartzeko baldintzak betetzen baditu.

Tele 7-n agertutako albistea (Jarraitu irakurtzen..)