EUSKAL MERKATARITZAKO EUSKADI SARIAK 2025
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2025eko irailaren 3ko Agindua argitaratu du, 2025erako Euskadiko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sariak emateko deialdiaren oinarriak arautzen dituena.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2025eko irailaren 3ko Agindua argitaratu du, 2025erako Euskadiko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sariak emateko deialdiaren oinarriak arautzen dituena.
Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko diru laguntzak:Diru laguntzaren helburua da EAEko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzea eta energia-kontsumoaren efizientzia hobetzea, berrikuntzaren bidez eta oinarri teknologiko eta eko-efizienteko prozesuen ezarpenaren bidez; eta merkataritza-jarduerarekin edo zerbitzu jakin batzuekin lotutako kudeaketa- tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea. Izan ere, modu horretan, kalitate eta lehiakortasun handiagoa lortuko da.

Retaileko Euskal Eskolak aholkularitza pertsonalizatua eta doakoa eskaintzen die beren negozioari bultzada eman eta merkatuaren behar berrietara egokitu nahi duten Euskadiko denda eta zerbitzuei.
Eskatu zure aholkularitza!

Bizkaiko Foru Aldundiak “Muy Pro” kanpaina jarri du abian, tokiko merkataritzaren profesionaltasuna, proaktibitatea eta hurbiltasuna balioan jartzen dituen ekimena. Kanpaina honek gure saltokiek egokitzeko, berritzeko eta digitalizatzeko duten gaitasuna nabarmentzen du.
Datozen asteetan zehar, kanpaina hau hainbat hedabidetan ikusiko dugu, tokiko merkataritza babestea eredu profesional, berritzaile eta jasangarri baten aldeko apustua egitea dela gogoraraziz. Ezagutu Bizkaiko merkataritzak zuri eskaintzeko duen guztia!