Ortuellako Udalak, udalerriko merkataritza-jarduera dinamizatzeko asmoz, Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkartearekin eta Meatzaldeko Behagintzarekin batera Ortuellako Merkataritza Bonuaren edizio berri bat antolatu nahi du.

 

Ekimen honek bi helburu nagusi ditu:

Herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorean erosketak sustatzea
Bizilagunei mesede egitea, erosketetan % 50 aurreztuta

Hori lortzeko, udalak 30 €-ko 1.400 bonu jaulkiko ditu, kanpaina honetarako 21.000 €jarriz eta horrela Ortuellako dendan 42.000 €zirkulazioan jartzea lortuz.

Badakigu ekimen honek oso harrera ona duela herritarren aldetik, eta eragin ekonomiko handia udalerrian; horregatik, parte hartzera animatzen zaitugu. Izen EMATEAK MEATEGI ASESORESen (94 636 96 44 – 688 67 75 92)

Eskabidea aurkezteko epea 2021eko urriaren 1ean amaituko da, egun hori barne. Epe hori amaituta, ez da beste eskaerarik onartuko.

INFORMAZIO GEHIAGO:

663885257 telefonora deituz (Edorta).

OINARRIAK