Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat kontsumo-ondasun (arropa, oinetakoak, tresna elektriko eta elektronikoak, etab.) konpontzeko deskontu-bonuak jaulkitzean oinarritutako laguntza-programa bat jarri du lurraldeko establezimenduen eskura. Kanpainaren izena «Bizkaia Repara» da, eta establezimenduetan bertan lor daitezkeen bonu batzuk trukatzean datza. Bonu horiek 10 euroko hobaria dute konponketa gisa kontsumitutako 20 euroko, gehienez ere 5 bonu pertsonako. 10 euroko 5.000 bonu jaulkiko dira.

Zein establezimenduk parte har dezakete?

«Bizkaia Repara» kanpainari atxiki ahal izango zaizkio egoitza fiskala Bizkaian duten establezimenduak, baldin eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe hauetan sartuta badaude:

691.9: Bestelako kontsumo-ondasunen konponketa

691.1: Etxerako gai elektrikoen konponketa

1/699: Bestelako konponketak Zuridoa eta arropen konponketa

971.3: Arropak zuritu eta konpontzea

«Bizkaia Repara» kanpainaren garapena.

Deskontu-bonuak trukatzeko sistema bat ezarri da. Horren bidez, herritarrek 10 euroko deskontu-bonuak erosi ahal izango dituzte, eta konponketa gisa egindako salmentako 20 €bakoitzeko trukatu ahal izango dira. Egindako truke-eragiketen erregistroa establezimenduen eskura jarritako aplikazio informatiko baten bidez egingo da. Baldintzak betetzen dituen pertsona bakoitzak gehienez 10 euroko 5 bonu metagarri izateko eskubidea izango du, eta bonu horiek establezimendu batean edo gehiagotan trukatu ahal izango ditu. Konponketa gisa ordaindutako 20 euro bakoitzeko 10 euroko bonu bat trukatu ahal izango da, betiere konponketa hori zehaztutako kategorien barruan badago eta konponketaz bestelako kontzeptuak eragiketaren fakturan edo tiketean sartu ez badira.

Zein da izena emateko epea?

Gaur egun zabalik dago establezimenduak atxikitzeko epea, azaroaren 15era arte. Izena emateko zuzeneko esteka honako hau da: https://bizkaiarepara.eus/atxikimenduak

Kanpainaren informazio orokorra hemen kontsulta daiteke: https://www.bizkaia.eus/es/bizkaiarepara

Zalantza gehiago izanez gero, jarri harremanetan Meatzaldeko Behargintzako Merkataritza Bulego Teknikoarekin (comercio@behargintza-zm.com) edo deitu 663 88 52 57 telefonora.