MERKATARITZA-BERRIKUNTZAKO DIAGNOSTIKOAK

64., 65. edo 66. epigrafea duen txikizkako saltoki baten jabe orok (farmaziak izan ezik), Bizkaian kokatutako establezimendu fisiko bat badu, % 100eko diru-laguntza jaso dezake diagnostiko horretan.

Programa honek merkataritzaren lehiakortasuna hobetzen du diagnostiko pertsonalizatuaren bidez, negozioan irtenbide berritzaileak bultzatzeko.

Informazio gehiago esteka honetan. (Jarraitu irakurtzen..)

Ortuellako dendek web atari bat izango dute

Ortuellako “Ortuella Gurea” Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Ortuellako Udalaren eta Meatzaldeko Merkataritza Bulego Teknikoaren laguntzarekin, web atari bat jarriko du abian. Bertan, herriko denden datu guztiak egongo dira eskuragarri, eta, berezitasun gisa, 360º-ko bisitak egin ahal izango dira denda bakoitzera, bertako produktu eta zerbitzuetara zuzenean sartuz.

Web gune honek azaroaren erdialderako operatibo egon nahi du, eta bertan agertu nahi duen edozein saltokiri irekita egongo da, sartzeko baldintzak betetzen baditu.

Tele 7-n agertutako albistea (Jarraitu irakurtzen..)