Retaileko Euskal Eskolak aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizu, eta aholkulari espezializatu batek lagunduko dizu zure negozioa indartzeko gaitasunak eskuratzeko.
Eskatu zure aholkularitza!
Aholkularitza pertsonalizatua laguntzeko 10 ordu dira, honako arlo hauetako batean trebatzeko:
Eraldaketa digitala: sareetarako post-a sortzea, bideoak edo argazkiak editatzea, estrategia digitala, Canva, WhatsApp, etab.
Estrategia: negozioa birbideratzea, errentagarritasuna hobetzea, produktu edo zerbitzu berriak ezartzea, etab.
Saltokia: erakusleiho-apainketa, linealaren errentagarritasuna hobetzea, salmenta-puntuaren diseinua, dekorazioa, markaren erabilerak, etab.
Bezeroak: bezeroarentzako arreta, salmenta-teknikak, fidelizazio-tresnak, bezeroen segmentazioa, etab.
Pertsonak: gaitasun pertsonalak, giza baliabideen kudeaketa, motibazioa, lanaren banaketa, etab.
Kudeaketa: TPVren utilitateak, finantza-datuak nola atera eta irakurri, negozioaren errentagarritasuna, marjinen kalkulua, stockaren kudeaketa, etab.
Nola parte hartu? Formulario hau betez
Nork har dezake parte?
Bizkaiko hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak.
Zehazki, EJZren 64., 65., 66., 691.1., 691., 971., 972., 973.1., 973.3 eta 975. epigrafeetan alta emanda daudenak.
Baztertuak: 646 (estankoak), 652.1 (farmaziak), 647.4, 647.5, 655, 661, 663, 664 eta 665.
Eskaera egiteko epea: zabalik. Plaza kopurua mugatua da, eta eskabideen sarrera-hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta lehentasuna emango zaie aurreko aldietan parte hartu ez duten saltokiei.
Zenbat balio du? Eusko Jaurlaritzako Turismo, Kontsumo eta Merkataritza Sailak diruz lagundutako % 100eko zerbitzua da.
INFORMAZIO GEHIAGO: