Datorren ekainaren 3an irekiko da Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren MEC 2026 laguntzak eskatzeko epea.

 

 

Laguntza hauek merkataritza-establezimenduetan eta merkataritza jarduerarekin lotutako zerbitzuetan modernizazio, hobekuntza eta lehiakortasuneko inbertsioak sustatzeko dira.

Meatzaldeko Behargintzatik interesa duten negozioei gomendatzen diegu beharrezko dokumentazioa prestatzen hastea, izapideak arintzeko eta eskaera lehenbailehen aurkeztu ahal izateko:

✔ Fakturak eta ordainagiriak
✔ Aurreikusitako inbertsioen informazioa
✔ Beharrezko dokumentazio administratiboa

Meatzaldeko Behargintzan laguntza eskaintzen dizugu:

• Zure inbertsioa diruz lagungarria izan daitekeen aztertzeko
• Dokumentazioa prestatzen laguntzeko
• Zalantzak argitzeko
• Eskaera osoa izapidetzeko

Laguntza eskatzeko asmoa baduzu, jarri gurekin harremanetan lehenbailehen guztia garaiz prestatzeko.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO, DEITU 663885257 (Edorta)