MEC 2026 deialdia ireki da. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programaren edizio berri bat jarri du abian, Euskadiko saltokien eta zenbait zerbitzu-establezimenduren lehiakortasuna, irudia eta kudeaketa hobetzeko inbertsioak laguntzeko dirulaguntzen lerro bat.
Laguntza hauek merkataritza-establezimenduetan eta merkataritza jarduerarekin lotutako zerbitzuetan modernizazio, hobekuntza eta lehiakortasuneko inbertsioak sustatzeko dira.
Meatzaldeko Behargintzatik interesa duten negozioei gomendatzen diegu beharrezko dokumentazioa prestatzen hastea, izapideak arintzeko eta eskaera lehenbailehen aurkeztu ahal izateko:
✔ Fakturak eta ordainagiriak
✔ Aurreikusitako inbertsioen informazioa
✔ Beharrezko dokumentazio administratiboa
Meatzaldeko Behargintzan laguntza eskaintzen dizugu:
• Zure inbertsioa diruz lagungarria izan daitekeen aztertzeko
• Dokumentazioa prestatzen laguntzeko
• Zalantzak argitzeko
• Eskaera osoa izapidetzeko
Eskabideak aurkeztea
OINARRIAK ETA ESKAERA ESTEKA HONETAN👉: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/bopv2/datos/2026/06/2602364a.pdf
Laguntzak eskabide osoak jaso ahala izapidetzen direnez, izapideak lehenbailehen hastea gomendatzen da.
MEC 2026 laguntza eskatzea pentsatzen ari bazara, jar zaitez gurekin harremanetan lehenbailehen, eta prozesu osoan lagunduko dizugu.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO, DEITU 663885257 (Edorta)
