Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak argitaratu du Hirigune 2026 laguntza-programaren deialdia. Programa honen helburua Euskadiko hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazioa eta lehiakortasuna sustatzea da.
Agindu honen xedea da merkatarien elkarteen jarduera bultzatzeko 2026. urterako laguntzak emateko deialdia egitea, merkataritza-sektorea biziberritzen lagunduko duten hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko.
ONURADUNAK
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira udal-merkatarien elkarteak, elkarte mistoak edo EAEko hiru hiriburuetako hiri-merkataritzako plataformak, taldeak edo elkarteak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Diruz lagundu ahal izango dira II. eranskinean ezarritakoaren araberako ezaugarriak dituzten jarduerak, merkataritza-jarduera edo hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak dinamizatzeko eta sustatzeko direnak, eta merkatari-elkarteek, elkarte mistoek edo EAEko merkataritza-plataforma, -talde edo -elkarteek sustatutakoak.
GAUZATZEKO ALDIA
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak gauzatzeko epea 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.
ZENBATEKOA
Udalerriko elkarte guztientzat diruz lagundu daitekeen gehieneko muga honako hau izango da: merkataritza-tartearen araberako dirulaguntza bider udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefizientea, V. eranskinaren arabera.
-Merkataritza-dentsitatearen koefizientea: udalerriko merkataritza-dentsitatea/EAEko merkataritza-dentsitatea
Laguntza-programa honen deialdi-aginduan ezarritakoaren ondorioetarako, EAEko merkataritza-dentsitatea 9,71ekoa da.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da maiatzaren 28tik aurrera.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
a) Eraketa-eskritura, estatutuak eta erregistroko inskripzioa.
b) Laguntzaren xede den jarduera bakoitzaren azalpen-memoria, ikuspegi komertzialetik. Gutxienez, honako informazio hau jaso beharko du:
1) Garatu beharreko jarduera bakoitza gauzatzeko proiektua, honako hauek adierazita: lortu nahi diren helburuak, gauzatu beharreko ekintzak, egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.
2) Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatuak.
3) Gauzatzeko egutegia.
4) MSPB azterlanean edo hura ordezten edo osatzen duen azterlanean kokatzea. Udalerriak PERCO azterlanik ez badu, jarduerak egitea egokia dela egiaztatzea, udalerriko merkataritza-garapenean.
5) Jarduera bakoitzean parte hartzeko aukera jakinarazteko erabiliko den sistema, hala badagokio.
c) Hiri-merkataritzako elkarte, plataforma, talde edo elkarteko idazkariaren ziurtagiria, non bazkideen zerrenda, 2024ko abenduaren 31n eguneratua eta bazkide bakoitzaren azken ekitaldian bildutako kuotak jasoko baitira.
d) Udalerriko elkarteek sinatutako akordioa, 4. artikuluan adierazitakoaren arabera.
ARAUDI OSOA:
https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datuak/2026/05/2602272a.pd
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea sakatu 👉HEMEN
📢 👉 Informazio gehiagorako deitu 663885257 (Edorta) telefonora.
