Eusko Jaurlaritzak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez, EusCommerce programa jarri du merkataritza-sektorearen eskura, Euskadiko txikizkako merkataritza digitalizatzen eta modernizatzen laguntzeko ekimena.
EusCommerce saltokiei kontsumo-ohitura berrietara egokitzen laguntzeko helburuarekin sortu zen, tresna digitaletarako, prestakuntza espezializaturako eta baliabide praktikoetarako sarbidea erraztuz, negozioaren kudeaketa hobetzeko eta lehiakortasuna indartzeko.
Programak merkataritzarako funtsezkoak diren hainbat arlotara bideratutako edukiak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola online presentzia, merkataritza elektronikoa, marketin digitala, datuen analisia edo bezeroen kudeaketa, besteak beste. Horrela, establezimenduek pixkanaka eta beren beharretara egokituta egin dezakete aurrera eraldaketa digitaleko prozesuan.
Aholkulari teknologiko bat zure esanetara egongo da zure posizionamendua hobetzeko, zure lehiakortasuna handitzeko eta ingurune digitalera errazago egokitzeko.
Informazio gehiago 👉 hemen.
Izen emateak 👉 hemen.
