
Bizkaiko Merkataritza OSO PRO kanpaina fase berri batean sartu da: herritarrek beren saltokiei MUY PRO proposa diezaiekete eta 300 €-ko 15 sariren zozketan sar daitezke Bizkaiko dendetan erosteko.
Honako hauengatik nabarmentzen den saltokia da OSO PRO saltokia:
- Profesionala: Asko daki, aholku onak ematen ditu, badaki zer behar duzun eta, ez badauka, lortuko dizu.
- Proaktiboa: Berritzailea da, eguneratu egiten da, produktu eta zerbitzu berriak eskaintzen ditu, eta aparteko zerbitzuak proposatzen ditu, hala nola tailerrak, hitzaldiak edo esperientziak.
- Hurbilekoa: Zugandik hurbil dago: gertu-gertu… eta klik bakarrera. Presentzia digitala du eta bezeroekiko harremana zaindu egiten du.
Oso erraza da parte hartzea:
- Adierazi zure OSO PRO saltokia(Bizkaiko 3 saltoki* proposa ditzakezu).
- Idatzi saltoki horri buruz nabarmendu nahi duzun esaldia edo iritzia. (aukerakoa).
- Idatzi zure datuak eta onartu oinarriak.
… eta kito! Bizkaiko dendetan* erosteko 300 €-ko 15 sariren zozketan sartuko zara.
(*) 50 langile baino gutxiago izatea.
Nori dago zuzenduta?
- 18 urtetik gorakoei.
- Bizkaian bizi direnei.
- Kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egin eta Bizkaiko merkatartiza balioa eta babesa ematen dietenei.
Zer irabaz dezakezu?
- 300 €-ko 15 sari Bizkaiko tokiko* dendetan erosketak egiteko. (*) 50 langile baino gutxiago izatea.
- Mota guztietako establezimenduetan: ile-apaindegiak eta irudi pertsonaleko zentroak, artisau-lantegiak.(ostalaritzako establezimenduak ez dira kontuan hartzen).
- Erosketak 2026ko martxoaren 27tik maiatzaren 30era bitartean egin ahal izango dira, biak barne.
Saltokientzako saria:
Izendapen gehien jasotzen dituzten saltokiak bigarren fasera igaroko dira, eta epaimahai profesional batek 9 saltoki aukeratuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bizkaiko Merkataritza OSO PRO kanpainaren protagonista izateko..
Zergatik da garrantzitsua parte hartzea?
Merkataritza berritzailea, eguneratua eta oso PRO den merkataritza daukagu Bizkaian. Hori aitortzea funtsezkoa da:
- Ikusgarritasuna emateko.
- Herritarrei egiten dieten ekarpena aitortzeko.
- Haien lan ona onartzeko.
- “Bizkaiko Merkataritza OSO PRO” kanpainako protagonistak izango diren saltokiak aukeratzea.
Zure proposamenak saltokien ahalegina eta lan ona bultzatzen eta ikusarazten laguntzen du.
