Berriz Enpresa Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza, ostalaritza eta ostatu sektoreetan enpresen jarraipena errazteko programa bat da. Programak zerbitzu-katalogo oso bat eskaintzen dizu, modu pertsonalizatuan, doan eta konfidentzialean.
Negozio bat finkatuta daukazu eta transmititu nahi duzu?
Lagunduko dizugu:
- Erosle potentzialen bilaketa aktiboa.
- Salmentako negozioa sustatzeko ekintzak.
- Negozioa saltzeko dosierra egiten laguntzea.
- Negozioaren balorazio ekonomikoan laguntzea
- Transmisioa ixteko prozesuan laguntzea
Ekintzailea zara eta enpresa bat erosi nahi duzu?
Lagunduko dizugu:
- Negozioen bilaketa aktiboa zure profil profesionalaren arabera.
- Eskuratu beharreko negozioaren analisian eta bideragarritasunean laguntzea.
- Enpresa-plana egiten laguntzea.
- Aholkularitza juridikoa transmisio-prozesuan zehar.
- Transmisioa ixteko eta enpresa martxan jartzeko prozesuan laguntzea.
