136/2025 FORU DEKRETUA, abenduaren 29koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, kontratazioa bultzatzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzen dituena (Kontrata 2026 Programa).  ➡️Informazio gehiagorako sarbidea

 

I. ARLOA. Kontratazio mugagaberako pizgarriak

Kolektibo hauetakoren bateko langabeei kontratu mugagabeak egiten laguntzea:

-30 urtetik gorakoak eta 50 urtetik beherakoak kontratazioaren hasieran.

-Iraupen luzeko langabeak.-% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.

-Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak.

➡️Laburpenerako sarbidea >>  1. Arloa: Kontratazio mugagaberako pizgarrik 

 

II. ARLOA. Esperientzia profesionala

Programa hauetakoren batean parte hartu duten langabeen enplegagarritasuna babestea:

-Prestakuntzako enplegu-programa mistoak, Laborlan 2025 eta 2026, Barakaldoko DEMA Enpresa Garapenarekin lankidetzan kudeatuak.

-Gazte on programa – Eraikuntzaren sektoreko prestakuntza teknikoa.

-Prestakuntza bidezko Errotze Programa, Enplegu Zerbitzuak diruz lagundua eta Sartu Taldearekin lankidetzan kudeatua.

➡️Laburpenerako sarbidea >> 2. Arloa: Esperientzia profesionala