Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko diru laguntzak:

Diru laguntzaren helburua da EAEko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzea eta energia-kontsumoaren efizientzia hobetzea, berrikuntzaren bidez eta oinarri teknologiko eta eko-efizienteko prozesuen ezarpenaren bidez; eta merkataritza-jarduerarekin edo zerbitzu jakin batzuekin lotutako kudeaketa- tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea. Izan ere, modu horretan, kalitate eta lehiakortasun handiagoa lortuko da.

HARTZAILEAK

Beren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, mikro eta enpresa txikiak, baldin eta beren merkataritza-jarduera nagusia edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) epigrafe hauetako batean kokatuta dauden establezimendu fisikoetan garatzen badituzte.

DIRUZ LAGUN DAITEKEEN INBERTSIOA
Diruz lagundu ahal izango dira 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean egiten diren inbertsioak, biak barne, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte egiten direnak.

1.– Laguntzaren xede den establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea:

a) Establezimenduaren barrualdea edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko eraberritze, obra eta instalazioak, betiere eragina baldin badute establezimenduaren egokitzapenean, merkataritza-azaleraren banaketan edo itxura hobetzeko orduan.
b) Energia-aurrezpen edo -efizientziarako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak (ate automatikoak, argiak aldatu eta LED motakoak jartzea, okupazio-sentsoreak, isolamenduak…).
c) Oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko.
d) Errotuluak eskuratu eta establezimenduaren kanpoaldean instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, bai eta eguzki-oihalak erosi eta instalatzea ere.
e) Establezimenduaren jarduera nagusiari lotutako makineria erosi, instalatu eta muntatzea.
f) Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea.
g) Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa ezin izango da 6.000 euro baino handiagoa izan, BEZik gabe.
h) Lokala girotzeko ekipamenduak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute (A, B, C).
i) Merkataritza-jarduerari zuzenean lotutako espazioak eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-gune batean integratuta badaude; besteak beste, korridoreak,
instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, zerbitzuak edota sarbideak, betiere espazio horiek laguntzaren xede den establezimenduetan garatutako jardueraren titularrek kudeatzen badituzte, jabekide-erkidegoko araubidean.
Merkataritza-gunean bildutako establezimenduetako jardueraren jabe bakoitzak, jabekide-erkidegoaren partaide denak, esandako espazio komunean egiten diren inbertsioetatik, bere partaidetzari dagokion gastuen zatiagatik (zati alikuota) eskatu ahal izango du laguntza.
j) Proiektua idaztetik, obra zuzentzetik edo arkitekto, ingeniari edo instalatzaile baimenduek egindako proiektuetatik eratorritako gastuak, betiere laguntzaren xede den establezimenduan obrak eta instalazioak egiteko beharrezkoak badira.

Lerro honetan eskatzen den gutxieneko inbertsioa: 3.000 €(BEZik gabe).

2.– Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea laguntzaren xede den establezimenduan:

a) Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, laguntzaren xede den establezimenduaren kudeaketa hobetzera zuzendutakoak, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude. Ekipamendu informatiko bat eta periferiko mota bakoitzeko unitate bat baino ez dira diruz lagunduko, inbertsioa gauzatzen den establezimendu bakoitzeko.
b) Merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak (webgunea garatzea, online saltzea, ecommerce, scommerce, mcommerce eta parekoak) edo establezimendua kudeatzekoak (bezeroak, hornitzaileak eta abar).
c) Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodetze-sistemak.
d) Salgaien balantza elektronikoak.
e) Kutxa-erregistratzaileak.
f) TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.

Lerro honetan eskatzen den gutxieneko inbertsioa: 1.000 €(BEZik gabe).

EPEA

2024/04/24tik 2024/09/30era

ARAUDIA  

Laguntza hauek arautzen dituen agindua eskura dezakezu hemen.

Eusko Jaurlaritzaren egoitzan eskura dezakezu informazio guztia, hemen.

INFORMAZIO GEHIAGO

MEATZALDEKO BEHARGINTZA (Edorta)

663885257