AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 25ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita EAEko 2022ko ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduen titularrei zuzendutako laguntza-programa, eta haren deialdia egiten baita.

 

 

NORI ZUZENDUA:

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimenduren batean gauzatzen den jardueraren titular diren mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek,

Deialdi honen ondorioetarako,  honako hauek hartzen dira ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimendutzat:

– II. taldeko establezimenduak, 01:00etan itxi behar direnak:

• Kontzertu-aretoak.

• I. edo III. taldeetan sartzen ez diren ostalaritzako establezimenduak.

 

– III. taldeko establezimenduak, 02:30ean itxi behar direnak:

• Pubak eta taberna bereziak.

 

– IV. taldeko establezimenduak, 04:30ean itxi behar direnak:

• Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.

 

II., III. edo IV. taldeko kategoriakoak direla eta ixteko ordua dagokion udalak emandako jarduera- eta/edo irekiera-lizentziaren bidez ziurtatuko dira, eta eskabideari atxiki beharko zaio.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak ondorengo baliokidetasun-taulan azaltzen diren ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetakoren batean alta emanda:

BETEKIZUNAK:

a) Egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea eta establezimendua ere bertan egotea.

b) Establezimendu motari eta egindako jarduerari buruzko ondorengo hiru baldintza hauek aldi berean betetzea:

  • Ixteko ordutegiaren araberako taldeetako bati dagokion jarduera- eta/edo irekitze-lizentzia edukitzea
  • Diruz lagundu daitezkeen EJSNetako batean sartuta egotea
  • EJZren epigrafe baliokidean alta emanda egotea 2021eko abenduaren 1ean
c) Ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimendu batean egiten den jardueraren titular izatea, artikulu honetako eta jarduera lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuaren bidez hartutako prebentzio-neurri espezifikoen eraginpean egotea.

d) Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea 2021eko abenduaren 1ean.

e) Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea, agindu honetako 12.2 artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.

f) Ondasun-erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, haietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Baldin eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro baino lehen desegiten bada elkartea, itzuli egin beharko du emandako dirulaguntza.

Aurreko apartatuko a), b), c) eta d) letretan jasotako betekizunei nahitaez eutsi beharko zaie, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako sei hilabeteetan.

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa establezimendu motaren eta establezimendu horretan 2021eko abenduaren 1ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da.

Langileen zenbaketa egiteko, honako txosten hauek hartuko dira kontuan, 2 bloketan elkartuta:

– 1. blokea:

• Kotizazio Kontuaren Kode (KKK) baten Lan Bizitzari buruzko txostena.

• Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta ematea (RETA).

• Langile autonomoaren (edota laguntzailearen) eta erakunde eskatzailearen arteko lan-harremana egiaztatzen duen dokumentua.

– 2. blokea:

• Alta-egoeran dauden langileen Batez besteko Plantillaren txostena, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona (BP).

Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan erakunde eskatzailearekin lan-harremana edo -lotura (eskatutako datan egiaztatua) duten autonomoak (autonomo laguntzaileak barne) ez ezik, jardunean ari diren, enplegu-erregulazioko espediente-egoeran dauden, lan-harremana etenda daukaten eta jarduera utzita dauden soldatapekoak ere sartuko dira. Langile berak establezimendu bakarrean egon ahalko du atxikita.

Langile kopurua kalkulatzeko, establezimendu mota hartuko da kontuan, betiere agindu honetako 3.3 artikuluan aurreikusitako sailkapenaren arabera; era berean, aurreko apartatuan adierazitako txostenak ere kontuan hartuko dira, honako ehuneko hauek aplikatuta:

EPEA:

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 8an hasiko da, 9: 00etan, eta otsailaren 28an amaituko da.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

Eskaera bat aurkeztuko da establezimendu bakoitzeko, hargatik eragotzi gabe pertsona edo erakunde eskatzaile berak establezimendu bat baino gehiago izatea laguntza horiek eskatzeko.

Eskabide-inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez soilik eskuratu eta beteko da: https://www.euskadi.eus/servicios/1211401

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

– Jarduera-lizentzia eta/edo irekitzeko lizentzia.
– KKK baten lan-bizitzari buruzko txostena.
– 2021eko azken hiruhilekoari dagokion altan dauden langileen batez besteko plantillaren txostena.
– Hala badagokio, langile autonomoek – Autonomo laguntzaileak barne – Erakunde eskatzailearekin 2021eko abenduaren 1ean duten lan-harremana edo lan-lotura egiaztatzen duen dokumentazioa.
– Hala badagokio, borondatezko legezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua.
– Pertsona juridikoek, gainera, ordezkaritza-ahalordearen kopia edo beste pertsona bati ordezkaritza ematen dion erakundearen legezko ordezkari gisa ahalorde-emailea legitimatzen duen zuzenbidean baliozko den edozein agiri erantsi beharko dute.
– Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoak dituen taldearen ordezkariaren izendapena egiaztatzen duen agiria.

ARAUDIA:

Laguntza arautzen duen agindua deskarga dezakezu hemen.

 

Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikora deituz: 663885257 (Edorta Pereiro Torrontegui).