Meatzaldeko Behargintzako Merkataritza Bulegotik, Baturik eta Trapagarango Udalarekin elkarlanean aritu gara, emakumeek gizarte- eta ekonomia-sarean duten funtsezko papera ikusarazteko.

📽️ Bideo honetan, Trapagarango ia 20 emakume-merkatarik berdintasunaren alde aurpegia ematen dute, beren ahalegina, talentua eta gizarte bidezkoago eta ekitatiboago bat eraikitzeko konpromisoa aldarrikatuz.

👩‍💼 💪 Haien eguneroko lana funtsezkoa da tokiko merkataritzaren garapenerako. Gaur, inoiz baino gehiago, eman diezaiegun balioa gure merkatariei, aitortu dezagun haien lana eta aurrera egin dezagun elkarrekin etorkizun berdinzale baterantz.